Eskola garraioa

Garraio zerbitzua doakoa da eta Sakanako herrietatik A eredura datozen ikasleentzat da, hurbilen duen eskolan eredu horren eskaintzarik ez badago.

Lekualdaketa egiten duten taxien kopurua aldatu egiten da datozen haurren kopuruaren arabera.

Garraioa erabiltzen duten ikasleen bilketa, irteera eta laguntza zerbitzua ikastetxeko irakasleek egiten dute 8: 45ak baino lehen eta 15: 00etatik aurrera astelehenetik ostiralera.