Zelandiko Guraso Elkartea

Zelandi Ikastetxe Publikoko gurasoen elkartea gara. Gure helburua ikasleen guraso edo tutoreen eskubideak ordezkatzea da.

Familiek badugu erantzukizuna gure seme-alaben hezkuntza prozesuan eta ikastetxearekin eta inguruko instituzioekin konpartitu beharra dugu.

Guraso Elkarteak Zelandi ikastetxeko hezkuntza sistema hobetzen laguntzeko proposamenak eta ideiak jasotzen ditu.

Informazio gehiagorako sartu gure WEB orrialdean.