Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, probatu logueatzen

Emaitzak

4 emaitza erakusten

Urtero, uztailaren hasieran, hurrengo ikasturterako beharko duten materialaren zerrenda e-postaz bidaliko zaizue. Irailaren hasieran ere, ikasturte berria hastean, materiala zehaztu daiteke.
Ikasturte hasita etortzen derani irakasle-tutoreak adieraziko dio zer ekarri beharko duen.

Bai. Haurra ez bada eskolara joaten, bere hutsegitea gurasoek justifikatu behar dute. Hau da, tutoreari esan behar zaio haurra ez dela eskolara joango bai eta zenbat egunetan faltako den.

Hutsegitea nola jakin arazi behar dugu? 

  • Ikaslearen agendan idatziz
  • Eskolara mail bat bidaliz edota
  • Eskolara telefono-deia eginez

Justifikatze hau oso garrantzitsua da, justifikatu gabeko huts egiteak baldin badaude, Absentismoaren kontrako protokoloa martxan jartzera behartuta gaude.

Ondoko estekan klik egin eta agertuko zaizun bideoan jarraibideak agertuko zaizkizu.

http://educadoc.educacion.navarra.es/Videos/Olvido/Olvido_player.html

 

Jarraibideak bete ondoren ez baduzu lortu, jarri gurekin harremanetan 948564839 telefonora deituta, eta laguntzen saiatuko gara.

 

Ez da komeni haurra eskolara huts egitea. Horregatik, medikuarengana joan baino lehenago eskolara etortzea komenigarria da, saio bat bada ere. Eta ondoren, berdin.
Beti tutorea jakinaren gainean jarri beharko da, eguna eta ordua esanez, haurra garaiz prest egon ahal izateko.

Horrela, gainera, eskolara huts egitea justifikatu egingo da .

Ez duzu behar zenuen informazioa aurkitu?

Jarri gurekin harremanetan
Email:
cpalsasu@educacion.navarra.es