Herriko ohiturak

Gure kultura, gure sustraiak oso garrantzitsuak dira, nortasun kulturala haurren elementu kohesionatzailea da, beren herriko kide diren aldetik. Horregatik, eskolan hori sustatzeko lan egiten dugu, Guraso Elkartearen laguntzarekin.

Gau beltza

Gure herriko ohitura zahar hau berpizten ari gara. 
Kalabazak hustu, kandelak piztu,... eskolan ikasle eta irakasleen beldurrak sutara botatzen ditugu urriaren azken egunean.
Xanguli, Manguli, kikirriki, eman gozokiak guri!!!

http://gaubeltza.eus/dokumentala/

Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara etortzen dira abenduko azken eskola-egunean, gauean etxeetara egingo duten bisita iragarriz.

Santa Ageda

Santa Ageda, herrian jai garrantzitsua, eskolan ere ospatzen dugu. Bezperan, herriko hainbat lekutara eramaten ditugu Santa Ageda koplak, herriko musikari batzuen laguntzarekin.

Eta otsailaren 5ean, eskola eguna baldin bada, atsegin handiz hartzen ditugu kintoak, gure itsulapikoak hustu ondoren dirua emateko.

Ihauteriak

Gure ohitura herrikoiaren haritik, eta gure ikasleen elkarbizitza, sormena eta adierazpen artistikoa bultzatzeko, festa hau ikastetxeko kiroldegian ospatzen dugu. Horrela, inauterien bezperan, maila bakoitzak mozorro bat eta koreografia bat prestatzen ditu eskola eta familien aurrean aurkezteko.