Aste txuria-aste berdea

Aste txuria 

Nafarroako Gobernuak Izabako eta Otsagabiako udalekin elkarlanean eta beste entitate batzuen laguntzaz osaturiko proiektua da, ipar eskiaren praktika, elkarbizitza eta ingurugiroaren zaintza ardatz dituena. 

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek astebetez aipaturiko bi herrietako batean ostatu hartu eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera edukitzen dute, irakasleen eta pertsonal kualifikatuen zaintzapean. 

Gehiago jakiteko: Aste Txuria 

Aste urdina

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Bela Federazioarekin elkarlanean Allozko urtegian antolatzen duen proiektua da, belaren praktika eta elkarbizitza ardatz dituena. 

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek astebetez Aritzaleku kanpinean ostatu hartu eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera edukitzen dute, irakasleen eta pertsonal kualifikatuen zaintzapean. 

Gehiago jakiteko: Aste Urdina