Igeriketa

Igeriketa ikastaroa Sakanako Mankomunitateak antolatzen du eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago (A eta D eredukoentzat).

Eskolako ordutegian ikasleak Zelandi Kiroldegiko igerilekura joaten dira. Bertan, bakoitzaren igeriketa mailaren araberako taldeetan antolatzen dira eta 16 saioko ikastaroa egiten dute gutxi gorabehera.

Ikastaroa bukatzen denerako gehienek uretan ibiltzeko oinarrizko maila izaten dute.