Programak

Laguntza programa

Laguntza programa eskola jazarpenaren lanketaz haratago joateko helburuarekin sortu zen, ikasleek (eta eskola komunitate osoak) euren buruak zaintzeko baliabideak izateko helburuarekin hain zuzen ere. Hau da, heziketa sozioemozionalean bidea hasi eta bizitzan zehar erabili ahal izateko beharrezko baliabide emozionalak eskoletan eskaintzen ditu. Programak, eskola jazarpenaren prebentzio eta esku- hartzeaz haratago joan eta ondoezaren kontzeptuaren tratamendua sustatzea eta hezkuntza-komunitatean tratu ona sustatzea du ildo nagusi.

Orokorrean esanda, Laguntza programa, ikasleen ongizatea bermatu nahi duen programa da, errespetuzko erlazioak, tratu ona eta gatazken ebazpena landuz. Honekin batera, hezkuntza emozionala eta bizikidetza ere hobetuko baitira. Hau da, eskola komunitate guztia aberastuko duen programa da Laguntza.

Zelandi eskola bizikidetzaren aldetik nahiko eskola orekatua da. Eskolan elkarbizitza arazoak ez dira gehiegi eta ikasleek, urtero betetzen diren gogobetetze inkestetan, eskolako bizitza asko estimatzen dutela ikusten da. Hala eta guztiz ere, Laguntza programaren bitartez emozioen lanketa sistematikoagoa egiten da Zelandin, eskola osasuntsuago baten alde egiteko helburuarekin.

Ongi sentitzen den ikasle batek hobeto ikasten duela ikusten dugu beti. Gure buruarekin ongi sentitzen garenean, besteekin askoz hobeto egoten gara. Daniel Golemanek defendatzen duen moduan, pertsonok adimen emozional bat daukagu, eta hau modu batean edo beste batean garatzea pertsonon esku dago. 

Guzti hori dela eta, Laguntza programak, laguntza ematen du hezkuntza egiturak eta testuinguruak sortzeko ikasgeletan, emozioak erregulatzeko eta gatazkak konpontzeko asmoz, horrela hezkuntza komunitatean elkarbizitza erraztuz. Eta guzti hau, jada eskola murgilduta dagoen Skolae eta IKKI programekin harreman zuzena eta osagarria izanik. 

Azken finean, Laguntza programan murgilduz eskola komunitateko harremanak sendotu, konfidantzazko giroa eraiki eta eskola ziur eta osasuntsu batean biziko gara.

BALIABIDE INTERESGARRIAK

SKOLAE

2004-2005 ikasturtean, Zelandi ikastetxea, 2., 4. eta 6. ikasmailetan, Altsasuko Udalak bultzatu eta finantzatutako HEZKIDETZA programa garatzen hasi zen, Emakume eta Berdintasun Batzordearen bitartez.


HEZKIDETZA proiektu honen helburua zen neska-mutilek beren nortasun eta identitate maskulinoa edo femeninoa garatzea, aukera-berdintasunetik abiatuta, estereotipo eta orientazio sexistak ezabatuz, gure gizartearen garapenean eta ongizatean lankidetzan lan egiteko.


2018-2019 ikasturtetik aurrera, SKOLAE Hezkidetza Plana egokitu dugu ikastetxeko maila guztietan, Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte.


Programa hau berdintasuneko teknikariek diseinatu dute, Nafarroako Gobernutik, eta Berdintasunean bizitzen ikasteko gaitasuna garatzea du helburu.


Udalak Emakumearen eta Berdintasunaren Batzordearen bidez proposatutako lanarekin jarraituz, eta SKOLAE programa honen osagarri gisa, ikastetxean 5. eta 6. ikasmaileetan saioak egiten dira, begirale espezialisten eskutik, emakumeen ahalduntzea eta maskulinitate berriak lantzeko helburu dutela.

 

Gehiago jakiteko, klik egin ondoko estekan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/programa-skolae

Ikaskuntza kooperatiboa

IKASTEKO KOOPERATU/KOOPERATZEN IKASI” Metodologia aktiboan oinarritutako programak ikasleen errendimendu akademikoaren hobekuntza, ikasleen inklusioa eta gaitasun gakoen garapena erraztea bilatzen du. Gaitasun gakoak hauek dira: hizkuntza gaitasuna, ikasten ikasi, gaitasun sozial eta zibikoa, norberaren ekimena eta ekintzailetasuna eta emozioen hezkuntza.

Ikasketa kooperatiboak ikaslearengan jartzen du pedagogiaren gakoa, bera baita bere ikaste prozesuan arduradun eta protagonista, berdinen arteko elkarrekintzaren sortzaile.

Jakinda eskolan, gizartean gisa, aniztasuna dela errealitate, gure ikasle guztien banakotasunera egokitu asmoz, metodologia hau jarraitzen dugu. Horrela, guztien parte hartzea bermatzen dugu ikasketa partekatuz. Guzti honek, Zelandi eskola inklusiboa izatea lortzen du.

IK/KI Programa Ikasketa kooperatiboa

IK/KI programak (Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi) ikasleek taldean lanean ikasteko jardueraz osatua dago.

2016/17 ikasturtez geroztik martxan jarri dugu ziklo, maila eta ikasgai guztietan eta ebaluaketaren ondorioa oso ona izan da. Klaustroak, guztion adostasunarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen eta gure proiektu kurrikular orokorrean sartua dago.

IK/KI programaren esparruak

A EREMUA: Taldearen kohesioa

Taldearen kohesioa lortzeko erabilitako jarduera guztiak sartzen dira esparru honetan. Horien artean, ikasgelako giroa hobetzeko ikasleen arteko erlazioa hobetzen dituenak.

B EREMUA: Taldean lan egitea ikasteko errekurtso gisa erabiltzea

Ikasleek, horrela lan eginez, ikasi beharreko gaiak hobeto ikasteko elkarri lagunduz erabiltzen diren jarduerak.

IK/KI programak baditu zenbait egitura kooperatibo (taldean lan egiteko modu ezberdinak) bi baldintza hauek kontutan dituztenak: parte hartze berdina (ikasle guztiak zeregin garrantzitsua dute taldean) eta elkarlana (ikasle guztiek hartuko dute parte eskatutakoa lortzeko asmotan).

C EREMUA: Erakusteko gaia: taldean lan egitea

Ikasleari taldean lan egiten erakusteko eta orokorrean gelako aktibitatea modu horretan antolatzen erakusteko erabiltzen diren jarduerak sartzen dira esparru honetan.

Horretarako IK/KI programak bi errekurtso didaktiko oso eraginkor dauzka: talde planak eta taldearen koadernoa. Horien bitartez ikasleek gelan egiten duten lanaren gainean hausnartzen dute (bai taldekide gisa bai talde moduan), ebaluazioa egiten dute eta erabakiak eta konpromisoak hartzen dituzte ikasketa pertsonal zein kolektiboan aurrera jarraitzeko.

Guneak

Metologia irekietan, jokoaren garrantzian, mundu errealarekiko
kontaktuan eta kalitatezko ikaskuntzaren tresnetan oinarrituz, astean 4 saiotan guneen metodologia martxan jartzea erabaki dugu Haur Hezkuntzan.

Horretarako bi gela prestatu ditugu bakoitza bi txokoetan banatuz: plastikako gunea eta ikerketarako eta esperimentaziorako gunea. Bakoitzean material bereziak daude, propio aukeratuak eta proposamen didaktiko ugari. Gure ikasleak dira ikaskuntza propioa bultzatzen dutenak: gune hauetan beraien erabakiak hartzeko aukera izaten dute eta irakasleak laguntzaile papera hartzen du.

Ikasle bakoitza astean zehar bi egunez ibiltzen da gune hauetan (2 saio egun bakoitzean) eta bertan talde ezberdinetako ikasleekin aritzen da, harremanetarako aukerak irekiaz.

Ahozko eta idatzizko hizkuntza sustatzeko programa

Ahozko eta Idatzizko Hizkuntzaren Estimulazio Programaren bidez, Entzumen eta Hizkuntzako irakasle espezialistek, gainerako irakasleekin batera, hizkuntza aberasteko jarduera eta ekintzak eramaten dituzte aurrera. Programa hau Haur Hezkuntzako adin goiztiarrenetatik gauzatzen hasten da, hau da, hizketa eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren arazoak agertu aurretik. Ikasle guztiekin garatzen den programa da, eta, horrela, ikastetxearen komunikazio- eta hizkuntza-gaitasunak indartzeaz gain, hizkuntzaren eta komunikazioaren zailtasun espezifikoei erantzuten zaie.

Lehen eskolatze urteak oso aproposak dira ahozko zein idatzizko komunikazioarekin, hizketarekin eta hizkuntzarekin lotutako eredu egokiak sustatzeko. Hau da, hizkuntza eta komunikazio-maila egokia ahalbidetuko duten oinarriak ezartzeko, arlo horietan arazo jakin batzuk agertzea saihestuz eta detektatzen diren unean hauetan esku-hartuz.

Artigal

Haur Hezkuntzan ingelesa ikasteko murgiltze linguistikoaren garrantzia kontutan izanda, duela urte batzuk materiala aldatzea erabaki genuen eta, ondorioz, baita gelan lan egiteko modua ere. Horretarako, Josep Maria Artigal katalanak sortutako “Ready for a Story” materiala erabiltzen hasi ginen.

Material hau hainbat ipuin motibagarri zein estimulatzaileez osatua dago eta hauen antzezpenen bitartez ikasleen parte-hartze aktiboa lortzen da, hizkuntza komunikazio eta adierazpenerako baliabide gisa erabiliz. Era honetara, hizkuntzaren ikaskuntza esanguratsua bultzatzen da eta ikasleek komunikaziorako gaitasunak garatzen dituzte ingelesez.

INNOVAMAT

Matematika lantzeko proposamen kurrikularra, konpetentziala eta maniputiboa da, ikerketan oinarritua eta ikasgelan frogatua.
Esperimentaziotik abiatuta, hainbat materialen manipulazioaren eta miaketaren bidez ezagutza kontrolatzen du.
Elkarrizketatik abiatuta, hainbat bide aurkitzen ditu lankidetzaren eta elkarrizketaren bidez galdera interesgarriak ebazteko.
Praktikaren bidez, estrategiak garatzen ditu testuinguru esanguratsu batean lan eginez.

Gehiago jakiteko: INNOVAMAT

Pictoescritura

Piktoidazketa Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren curriculuma desberdin eta modu sortzailean lantzeko balio duen metodologia bat da. Ikusmintzaira eta hitzezko hizkuntza lotuz, programazioak ikasleen sormena eta adierazmena sustatzen ditu. Era horretan, irakurketako eta idazketako emaitzak hobetzen dituzte Lehen Hezkuntzako A ereduko lehenengo zikloan.

Gehiago jakiteko: https://www.pictoescritura.com/eu/