Hezkuntza eskaintza

Haur Hezkuntza (3-6 urte)

Haur Hezkuntza sei urte bitarteko haurrei berariaz erantzuteko hezkuntza-etapa da. Bi ziklotan antolatzen da: lehenbizikoa hiru urte bitarteko haurrentzat, eta bigarrena hirutik sei urte bitartekoentzat. Haur Hezkuntzaren xedea haurrei garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektual egokia lortzen laguntzea da.

Horrela, arian-arian arreta emanen zaio garapen afektiboari, mugimenduari eta gorputz kontroleko ohiturei, komunikazio eta hizkuntza arloko adierazpenei, bizikidetasun eta harreman sozialeko jokabide oinarrizkoei, eta baita ere halaber ingurumenaren ezaugarri fisiko eta sozialen ezaugarriak hautemateari. Gainera, lagundu eginen zaie haurrei beren buruaren irudi baikor eta orekatua lantzen eta beren adinerako egokia den autonomia pertsonal egokia lortzen.

Lehen Hezkuntza (6-12 urte)

Lehen Hezkuntzan garrantzi berezia ematen zaio ikasleen prestakuntza osorako mesedegarriak diren azturak, jarrerak eta balioak garatzeari.

Hezkuntza-ekintza ikasleen esperientziak eta ikasketak bateratzera zuzentzen da Lehen Hezkuntzan eta, lan erritmoei dagokienez, ikasleen banakako ezaugarrietara edota ikasketa estiloetara egokitzen da ikasle orok erdiets ditzan helburuak eta bere gaitasunak ahal bezainbat gara ditzan.