Nortzuk gara?

Nortzuk gara

ZELANDI Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituen Altsasuko eskola publikoa da, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak kudeatua, eraikina eta lur eremuaren jabetza udalarenak izanik . 

A eta D ereduko ikastetxea da, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak biltzen dituena. Zelandi ikastetxea Altsasu BHI-IES ikastetxeari atxikituta dago.

Ikastetxea Altsasuko hirigunean kokatuta dago, herriko polikiroldegiaren ondoan, eta Osasun Zentroaren inguruan.

Historia pixka bat

Gure eskola 1977. urtean jaio zen, herrian nesken eskola eta mutilen eskola batu zirenean. Momentu horretan, Urdiaingo haurrak hasi ziren etortzen, eskualdeko eskola sortu zen eta.

Orduko ikasketak erderaz egiten ziren.

1980. urtean A eredua ezarri zen eskolan. Honek euskata derrigorrezko ikasgai agertzea ekarri zuen.

Garai hartan, herrian D ereduko zentru bakarra  ikastola zen. 1987.urtean herriko guraso talde batek bultzatuta,  Zelandin D eredua ezarri zen.  

Beste ikastetxe bat ere bazegoen, A eredukoa, gaur egun B eredua eskeintzen duena.

1.990.urtean, LOGSE ezarri zenean, inguruan dauden herrietako ikasleak beraien herrian gelditzeko aukera sortu zitzaien, eta, beraz, altsasukoak bakarrik etortzen ziren.

Momentu honetan, inguruko eskoletan A eredurik ez egotean, beste herrietako ikasle batzuk ere gure eskolara etortzen dira.