Xedea, ikuspegia eta balioak - Zelandi IP - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Zelandi IP
Xedea, Ikuspegia eta Balioak
Xedea
Xedea
Altsasuko eskola publikoa gara, gure herrian integratua eta euskararekin eta gure kulturarekin konprometitua, gure kudeaketa-sistemak aitortua, berritzailea, aktiboa eta parte-hartzailea, eta eginkizun hauek dituena:
- Kalitatezko irakaskuntza ematea, haur bakoitzari pertsona aktibo eta trebe gisa garatzen laguntzeko.
- Gure hezkuntza-komunitatea osatzen dugun pertsona guztien artean bizikidetza-giro ona eraikitzen jarraitzea.
- Inklusioaren ikuspuntutik lan egitea, hezkidetzan eta lan kooperatiboan ere arreta jarriz.
Ikuspegia
Ikuspegia
Zelandi ikastetxeak honelakoa izan nahi du eta honen alde lan egingo du:
- Hezkuntza emozionala indartzea ongizate pertsonala eta soziala hobetzeko bitarteko gisa.
- Gure ikasleen artean eleaniztasuna indartzea.
- Metodologia aktiboen erabileran aurrera egitea.
- Berdintasunerako hezkuntzan aurrera egitea.
- Parte-hartzea eta koordinazioa sustatzea.
- Berrikuntza eta jardunbide egokien trukea sustatzea
Balioak
Balioak
Hona hemen gure portaeraren eta jarreraren erreferentzia gisa balio duten BALIOAK:
- Errespetua
- Erantzukizuna
- Autonomia
- Enpatia
- Autoestimua
- Ahalegina eta iraunkortasuna
- Nortasuna
- Talde-lana
- Ekimena eta sormena