Hamaiketako osasungarriak

Ikasleen artean bizitzarako ohitura osasuntsuak garatzeko lan egin behar dugula argi dugu eta horretarako lan egiten dugu elikadura eskaintza askotariko eta osasuntsuari garrantzia emanez. Ildo horretan, hamaiketako osasuntsuak egiteko egutegia antolatua dugu, Altsasu, Olazti eta Ziordiko Haurtzaro eta Nerabezaro Tratu onen Sarearen eskutik. Horretaz gain, Haur Hezkuntzan,  Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen Esne banaketaren Programa eta Fruta eta Barazkien Programan parte hartzen dugu. Astean zehar, hiru egunetako hamaiketakoak programa hauetatik eskaintzen dizkiguten esne, fruitu eta barazkiek osatzen dituzte, programa hauek irauten duten bitartean.