Euskaraz mintza eta bertsolaritza

Euskaraz mintza

Sakanako Mankomunitateak emandako diru-laguntzekin atsedenaldietan jolasak antolatzen dira euskararen erabilera sustatzeko, monitore espezializatuen ardurapean.

Bertsolaritza

Bertsolaritza Irakaskuntzan Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Sakanako Mankomunitatearekin eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean bideratzen duen proiektua da, 1986az geroztik martxan dagoena. Bertsozale Elkarteko irakasle espezialistaek ematen dituzte klaseak, bertsogintza eta euskararen ahozkotasuna landuz.

Zer lantzen da?

Bertsogintzaren oinarrizko ezagutzak eta teknikak (metrikak, errimak, doinuak…). Joko eta ariketen bidez, ikasleek bertsoak egiten ikasiko dute, paperean lehenik eta bat-batean inprobisatuz ondoren.

Bertsoa euskaraz pentsatu eta egin behar den jarduera izanik, ikasleen hizkuntza gaitasunean eta ahozko komunikazioan eragingo da, beti ere giro ludikoan.

Gainera, euskal kulturaren ahozko tradizioa jaso, bertsolaritzaren historia ezagutu eta gaitasun pertsonalak ere garatuko dituzte (jende aurrean hitz egiteko gaitasuna, sormena, entzuteko jarrera, enpatia…).

Urtero ikasleengandik jasotako balorazioak oso onak izan ohi direnez, atsegin handiz jarraitzen dugu saio hauek eskolan proposatzen.